viernes, 12 de noviembre de 2010
MING TANG_BAMBUZKO BEHIN BEHINEKO ATERPEAK
2008-ko maiatzan Txinak jasan zuen lurrikarari erantzunez proposaturiko 'etxebizitza tolesgarriak' dira. Hauek sortzerakoan lortu nahi zituen helburuak hauek ziren: ekoizteko erraztasuna, kostua murriztea eta tokiko material ugaritasuna.
Bambuz osaturiko eraikuntza hauek behin behineko aterpeak dira. Beraien egitura angeluz osaturiko formaz eraikitzen da. Honi esker, erraz montatu eta desmontatu daitezke, eta baita modu errazean garraiatu ere. Behin eraikita, bambuzko egitura hau paper birziklatuz, zuntzez edo beste materialez estaltzen dira.
informazio gehiago lotura honetan: http://www.plataformaarquitectura.cl/2008/10/31/refugios-temporales-de-bambu-ming-tang/#more-11607
lunes, 8 de noviembre de 2010
1.2_PROIEKTUA PAUSOZ PAUSO
1) HASIERAKO IDEIA-TUNBONA
Hasierako ideia gisa tunbona baten irudia genuen buruan. Irudi hontatik abiatuta eraikinaren sekzioa garatzen hasi ginen. Gure proiektuari zentzua ematen dion ezaugarrietako bat ebaketa da. Hortaz buelta asko eman genion irudi honi.
Hona hemen SEKZIOAREN GARAPENA pausoz pauso:
1. SAIAKERAInpaktu bisuala ahalik eta baxuena izateko eraikina bilatzen genuen. Hortaz lur azpian ezkutatzea erabaki genuen hasiera batetik. Hori dela eta, arras garrantzitsua izan da argiztapenaren gaia sakon lantzea.
2. SAIAKERA
3. SAIAKERA
Eraikina errepide mailatik behera kokatzea erabaki dugu. Autoentzako aparkalekuei dagokienez, errepidearen bi aldoetan kokatu ditugu momentuz.4. SAIAKERA
Eraikinerako argi sarreren aukerak landu ditugu dagoeneko. Hauen bidez, argiaz gain, goikaldeko espazio publikoa antolatzen da. Gainera, autoak ezkutatzea lortzen da, hondartza aldeko gunea toki lasaia eta atseginagoa bihurtuz.SEKZIO DEFINITIBOA
_Eraikina lur azpian ezkutatuta ahalik eta inpaktu bisual txikiena lortu nahi izan da.
_Argi putzuen kokapena eta formaren bidez argiztapen eta aireztapen egokia lortu nahi izan da. Horretaz gain, goikaldeko espazio publikoa maila desberdinetako ibilbideen bidez antolatzen da hauei esker.
_Hormigoizko horma lodiaren bidez igerilekurako bidea irekitzen da, proiektuaren gune guztiak komunikatuz.
_Arrapalaren bidez, goikaldeko maila eta eraikinaren maila komunikatzen dira.
_Errepidea bigarren maila batean geratzen da. Honen inpaktua ez da hondartzaraino iristen tartean argi putzuak eta altzairuzko plano batzuk (tunbonak) daudelako.
Egiturari dagokionez, ideia berdina jarraituz planteatu dugu bai lurrazpiko eraikinaren, bai aparkalekuen sistema. Aparkalekuen kasuan hormigoi armatuzko egitura triangulatu bat proposatu dugu. Eraikinaren kasuan, triangulazioan oianarrituta ere, zur laminatuzko saihets moduko batzuk planteatu ditugu.
Beraz, honako hauek dira gure sekzioak:
Jatetxetik egindako sekzioa sekzioa
Sukalde-komunetik egindako sekzioa
Tabernatik egindako sekzioa
Pireguak alkilatzeko lokaletik egindako sekzioa
_Eraikinaren barne banaketa oraindik ez dago zehaztuta, baina antolamendua gutxi gora behera argi daukagu. Alde batetik, jatetxea eta taberna elkarrekin kokatuko ditugu, itsasoari begira. Bestetik, alokairurako lokala eta denda ere elkarrekin jarriko ditugu baina eraikinaren beste aldean, igerilekura begira. Bi guneen arteko lotura komun publikoek eta aldagelek egigo dute. Hauek horma igerilekurantz bifurkatzen den gunean kokatuko ditugu.
Azkenean lorturiko banaketa oinplanoa:
3)IGERILEKUA
Proiektuareb beste ardatz garrantzitsua igerilekua izan da. Hau egiterako orduan ez genuen ura gurenan ekarri nahi, baizik eta gu uraren bila irten itsasorantz. Horretarako hormigoi armatuzko horma lodi batez bailiatu gara, bai itsasoan barneratzeko, bai ura igerilekuan mantentzeko.Horretaz gain, bertatik inguruko bistetaz gozatzeko aukera eman nahi genion guneari. Hori lortzeko goranzko bidea eman diogu hormari, maila desberdinak sortuz. Horretaz gain, balkoi modukoak atera dizkiogu begiratoki gisara.
Igerilekuaren mailak antolatzeko zurezko 2. mailako egitura bat erabili dugu. Hona hemen sekzio eredu bat:
Igerilekuaren itxiera egiteko 'acero corten'-eko xafla batzuk erabili ditugu. Hona hemen hauen euste sistema:
_lortu nahi dena:
_horretarako aukerako:
Hona hemen igerilekuaren planoak:
oina + ur sarreraren eskema
sekzio orokorra
itxieraren eta egiturare detailea
montajea
4) ESPAZIO PUBLIKOA
Espazio publikoa antolatzeko hasierako ideiako tunbonak erabili ditugu, bai hormigoizko hormaren bidez (hondartza aldera), bai 'acero corten'-ezko planoen bidez (eraikinaren gaineko gunean). goiko espazio publikoko tunbonen sortze prozesua
hormigoizko tunbonen sortze prozesua
perspektiba
planta
Hona hemen espazio publikoaren planoa:Eta proiektuaren altxaera:

5) HORMAREN GARRANTZIA
Proeiktuan berebiziko garrantzia duen elementua hormigoizko horma sendoa da. Igerilekura bidea irekitzeaz gain, gune ezberdinen arteko lotura egiten du. Horretaz gain erabilera ezberdinak eman dizkiogu. Hondartzaruntz tunbona funtzioa eman diogu. Honela jendeak nahi duen bezala erabili dezake (etzateko, esertzeko, egoteko...). Barrukalderuntz,aldiz, beste funtzio batzuk eman dizkiogu. Alde betetik, jatetxeko gunean mahaiak biltzeko sistema gisa erabili dugu. Eta bestetik, alokairu lokalaren azpikaldeko tailerrean piraguak biltzeko erabili dugu zulo baten bidez.
1.2_ASIALDIRAKO GUNEA LAIDAN_laburpen panela
Planoa kalitate hobean lotura honetan aurki dezakezue: http://www.megaupload.com/?d=ZXUF288F
martes, 19 de octubre de 2010
1.1_orain artekoaren SINTESIA
Aste batzuk daramatzagu ia da proiektuarekin lanean eta aurrerapausu batzuk eman ditugu. Hala ere, aunitz dago oraindik erabakitzeko eta sakon lantzeko.
Gure proiektuaren hasierako ideia inpaktu bisuala ahalik eta txikiena izatea izan zen. Horren araberako ebaketa nahiko garatua daukagu, baina oraindik lan aunitz falta zaigu, batez ere espazio publikoa lantzean.
Igerilekuaren asuntoa ere nahiko garbi daukagu, naiz eta oraindik detailetan ez sartu. Zati hau garatzeko itsasorantz atera gara uraren bila, 'Sea Bath' proiektuaren antzera.
Beraz, hemendik aurrera espazio publikoaren antolamenduan aritu beharko gara batez ere, eta baita espazioen arteko komunikazioan ere.
Hemen gure orainartekoaren sintesia:
Gure proiektuaren hasierako ideia inpaktu bisuala ahalik eta txikiena izatea izan zen. Horren araberako ebaketa nahiko garatua daukagu, baina oraindik lan aunitz falta zaigu, batez ere espazio publikoa lantzean.
Igerilekuaren asuntoa ere nahiko garbi daukagu, naiz eta oraindik detailetan ez sartu. Zati hau garatzeko itsasorantz atera gara uraren bila, 'Sea Bath' proiektuaren antzera.
Beraz, hemendik aurrera espazio publikoaren antolamenduan aritu beharko gara batez ere, eta baita espazioen arteko komunikazioan ere.
Hemen gure orainartekoaren sintesia:
martes, 12 de octubre de 2010
PROIEKTUARI BEGIRA
Kastrup Sea Bath – White arkitekter AB
![]() | |
| Google maps-etik ateratako irudia |
Funtsean itsasoan kokaturiko igerileku zirkular bat da. Bertara iristeko zurezko pasarela zeharkatu behar da, eta igerilekua inguratzen duen material bereko plataformara iristen da. Elementu hau piloteen bidez sostengatzen da, eta xaflez osaturiko itxitura arina dauka. Maila aldaketez baliatuz gune ezberdinak sortzen dira, bai egoteko, bai jolasteko... Kota aldaketa hauetaz baliatuz aldagela batzuk ere txertatzen dira.
Proiektu honetan gehien erakarri gaituena forma da. Borobil horren bidez, haizearekiko babesa eskeintzen duen gune atsegin bat sortzen baita. Horretaz gain, maila aldaketa horrek ikuspegi ezberdinekin jolastea ahalbidetzen du, baita espazio ezberdinen sorrerarekin ere.
Hortaz, Proiektu honen ezaugarriak gure lanean aplikatu nahi ditugu. Hasiera batean planteatu zaigun arazorik esanguratsuena mareen kontuarekin lotuta dago. Izan ere Copenhage itsaso baltikoari begira dago eta horko mareak oso gutxi aldatzen dira, eta hori dela eta funtzionatzen du egitura honek. Gure itsasora egokitzeko erronka daukagu orain, ura bertan gelditzeko modua topatu behar baitugu.
Hemen Sea Bath-i buruzko bideo bat:
Gehiago jakin nahi ezkero:http://www.plataformaarquitectura.cl/2007/04/26/kastrup-sea-bath-white-arkitekter/
sábado, 9 de octubre de 2010
LAIDA vs TRAFIKOA
Taldeka egindako analisia baliagarria egin zait Urdaibai gehiago ezagutzeko, lehendik ez bainuen ezagutzen. Baino, astearteko klaseko aurkezpen publikoak arras interesgarriak iduritu zitzaikidan zertan pentsatu eman baitzidaten, ez bakarrik tokia ulertzeko, baizik eta egin beharreko proiektuan pentsatzeko.
Dagoeneko binakako proiektatze lanetan hasiak gara, eta gu puntu batekin bereziki kezkatuak gaude: Laidako udako trafiko masiboa. Bueltaka ibili gara soluzio posible baten bila baino oraindik ez dugu lortu. Gai honen inguruan aunitz hitzegin zen asteartean, eta hainbat konponbide azaldu ziren. Arras interesgarriak iduritu zitzaizkiten horietako batzuk, hala nola, Laida, Mundaka eta Gernikaren arteko trafiko banatua garraiobide desberdinen bidez lotzea. Uste dut aukera hau eta entzundako besteak arras baliagarriak izango zaizkigula irtebide egokiena lortzeko bidean.
Dagoeneko binakako proiektatze lanetan hasiak gara, eta gu puntu batekin bereziki kezkatuak gaude: Laidako udako trafiko masiboa. Bueltaka ibili gara soluzio posible baten bila baino oraindik ez dugu lortu. Gai honen inguruan aunitz hitzegin zen asteartean, eta hainbat konponbide azaldu ziren. Arras interesgarriak iduritu zitzaizkiten horietako batzuk, hala nola, Laida, Mundaka eta Gernikaren arteko trafiko banatua garraiobide desberdinen bidez lotzea. Uste dut aukera hau eta entzundako besteak arras baliagarriak izango zaizkigula irtebide egokiena lortzeko bidean.
lunes, 4 de octubre de 2010
1. ENTREGA_URDAIBAIKO GURE IKUSPUNTUA
Lan hau egiterako orduan joan den asteleheneko bidaia izan dugu inspirazio iturri. Egun horretako sentsazioak paperean islatzen saiatu gara. Hori egiteko taldekide guztien arteko ikuspuntu amankomunak hartu ditugu oinarritzat.
Batez ere urtaro desberdinetan ematen den jende mugimenduan zentratu gara, gure ustez, horrek nahiko ongi erakusten duelako toki berezi honen funtzionamendua.
Azterketa honek argi erakusten du zein desberdinak diren aurtengo 4 proiektuak egingo ditugun tokiak. Batzuk oso baldintzatuak daude klimarengatik eta jendearengatik (laida, santa katalina). Eta, beste batzuk aldiz, irisgarritasunagatik (tejera, harrobia).
Ondoko plano honetan guzti hori azaltzen saiatu gara:
Horrez gain, 1. ariketara hurbilketa gisa, laidako maketa birtualeko argazkiak ere sartu ditugu planoan.
Batez ere urtaro desberdinetan ematen den jende mugimenduan zentratu gara, gure ustez, horrek nahiko ongi erakusten duelako toki berezi honen funtzionamendua.
Azterketa honek argi erakusten du zein desberdinak diren aurtengo 4 proiektuak egingo ditugun tokiak. Batzuk oso baldintzatuak daude klimarengatik eta jendearengatik (laida, santa katalina). Eta, beste batzuk aldiz, irisgarritasunagatik (tejera, harrobia).
Ondoko plano honetan guzti hori azaltzen saiatu gara:
Horrez gain, 1. ariketara hurbilketa gisa, laidako maketa birtualeko argazkiak ere sartu ditugu planoan.
Suscribirse a:
Entradas (Atom)


































