viernes, 12 de noviembre de 2010

MING TANG_BAMBUZKO BEHIN BEHINEKO ATERPEAK


2008-ko maiatzan Txinak jasan zuen lurrikarari erantzunez proposaturiko 'etxebizitza tolesgarriak' dira. Hauek sortzerakoan lortu nahi zituen helburuak hauek ziren: ekoizteko erraztasuna, kostua murriztea eta tokiko material ugaritasuna.


Bambuz osaturiko eraikuntza hauek behin behineko aterpeak dira. Beraien egitura angeluz osaturiko formaz eraikitzen da. Honi esker, erraz montatu eta desmontatu daitezke, eta baita modu errazean garraiatu ere. Behin eraikita, bambuzko egitura hau paper birziklatuz, zuntzez edo beste materialez estaltzen dira.

informazio gehiago lotura honetan: http://www.plataformaarquitectura.cl/2008/10/31/refugios-temporales-de-bambu-ming-tang/#more-11607

lunes, 8 de noviembre de 2010

1.2_PROIEKTUA PAUSOZ PAUSO

1) HASIERAKO IDEIA-TUNBONA
Hasierako ideia gisa tunbona baten irudia genuen buruan. Irudi hontatik abiatuta eraikinaren sekzioa garatzen hasi ginen. Gure proiektuari zentzua ematen dion ezaugarrietako bat ebaketa da. Hortaz buelta asko eman genion irudi honi.
Hona hemen SEKZIOAREN GARAPENA  pausoz pauso:


1. SAIAKERA
Inpaktu bisuala ahalik eta baxuena izateko eraikina bilatzen genuen. Hortaz lur azpian ezkutatzea erabaki genuen hasiera batetik. Hori dela eta, arras garrantzitsua izan da argiztapenaren gaia sakon lantzea.

 
2. SAIAKERA
Oraindik erabaki gabe dago eraikinaren posizio zehatza. Errepideen bi alboetan egoteko aukera du beraz. Hemen ere argiztapenaren garrantzia azpimarratzen da.


 3. SAIAKERA
Eraikina errepide mailatik behera kokatzea erabaki dugu. Autoentzako aparkalekuei dagokienez, errepidearen bi aldoetan kokatu ditugu momentuz.


4. SAIAKERA
Eraikinerako argi sarreren aukerak landu ditugu dagoeneko. Hauen bidez, argiaz gain, goikaldeko espazio publikoa antolatzen da. Gainera, autoak ezkutatzea lortzen da, hondartza aldeko gunea toki lasaia eta atseginagoa bihurtuz.



SEKZIO DEFINITIBOA
_Eraikina lur azpian ezkutatuta ahalik eta inpaktu bisual txikiena lortu nahi izan da.
_Argi putzuen kokapena eta formaren bidez argiztapen eta aireztapen egokia lortu nahi izan da. Horretaz gain, goikaldeko espazio publikoa maila desberdinetako ibilbideen bidez antolatzen da hauei esker.
_Hormigoizko horma lodiaren bidez igerilekurako bidea irekitzen da, proiektuaren gune guztiak komunikatuz.
_Arrapalaren bidez, goikaldeko maila eta eraikinaren maila komunikatzen dira.
_Errepidea bigarren maila batean geratzen da. Honen inpaktua ez da hondartzaraino iristen tartean argi putzuak eta altzairuzko plano batzuk (tunbonak) daudelako.


Egiturari dagokionez, ideia berdina jarraituz planteatu dugu bai lurrazpiko eraikinaren, bai aparkalekuen sistema. Aparkalekuen kasuan hormigoi armatuzko egitura triangulatu bat proposatu dugu. Eraikinaren kasuan, triangulazioan oianarrituta ere, zur laminatuzko saihets moduko batzuk planteatu ditugu.
Beraz, honako hauek dira gure sekzioak:
Jatetxetik egindako sekzioa sekzioa

Sukalde-komunetik egindako sekzioa


 Tabernatik egindako sekzioa

 Pireguak alkilatzeko lokaletik egindako sekzioa

2)HASIERAKO OINA
_ Hormigoizko hormaren bidez igerilekua definitu dugu. Horretaz gain, proiektu osoaren lotura egiten du
_Eraikinaren barne banaketa oraindik ez dago zehaztuta, baina antolamendua gutxi gora behera argi daukagu. Alde batetik, jatetxea eta taberna elkarrekin kokatuko ditugu, itsasoari begira. Bestetik, alokairurako lokala eta denda ere elkarrekin jarriko ditugu baina eraikinaren beste aldean, igerilekura begira. Bi guneen arteko lotura komun publikoek eta aldagelek egigo dute. Hauek horma igerilekurantz bifurkatzen den gunean kokatuko ditugu.











Azkenean lorturiko banaketa oinplanoa:

3)IGERILEKUA
Proiektuareb beste ardatz garrantzitsua igerilekua izan da. Hau egiterako orduan ez genuen ura gurenan ekarri nahi, baizik eta gu uraren bila irten itsasorantz. Horretarako hormigoi armatuzko horma lodi batez bailiatu gara, bai itsasoan barneratzeko, bai ura igerilekuan mantentzeko.


Horretaz gain, bertatik inguruko bistetaz gozatzeko aukera eman nahi genion guneari. Hori lortzeko goranzko bidea eman diogu hormari, maila desberdinak sortuz. Horretaz gain, balkoi modukoak atera dizkiogu begiratoki gisara.

Igerilekuaren mailak antolatzeko zurezko 2. mailako egitura bat erabili dugu. Hona hemen sekzio eredu bat:
Igerilekuaren itxiera egiteko 'acero corten'-eko xafla batzuk erabili ditugu. Hona hemen hauen euste sistema:
_lortu nahi dena:
_horretarako aukerako:
Hona hemen igerilekuaren planoak:
 oina + ur sarreraren eskema
sekzio orokorra
itxieraren eta egiturare detailea

montajea
4) ESPAZIO PUBLIKOA
Espazio publikoa antolatzeko hasierako ideiako tunbonak erabili ditugu, bai hormigoizko hormaren bidez (hondartza aldera), bai 'acero corten'-ezko planoen bidez (eraikinaren gaineko gunean).
goiko espazio publikoko tunbonen sortze prozesua
hormigoizko tunbonen sortze prozesua
 perspektiba

planta
Hona hemen espazio publikoaren planoa:

Eta proiektuaren altxaera:

5) HORMAREN GARRANTZIA
Proeiktuan berebiziko garrantzia duen elementua hormigoizko horma sendoa da. Igerilekura bidea irekitzeaz gain, gune ezberdinen arteko lotura egiten du. Horretaz gain erabilera ezberdinak eman dizkiogu. Hondartzaruntz tunbona funtzioa eman diogu. Honela jendeak nahi duen bezala erabili dezake (etzateko, esertzeko, egoteko...). Barrukalderuntz,aldiz, beste funtzio batzuk eman dizkiogu. Alde betetik, jatetxeko gunean mahaiak biltzeko sistema gisa erabili dugu. Eta bestetik, alokairu lokalaren azpikaldeko tailerrean piraguak biltzeko erabili dugu zulo baten bidez.

1.2_ASIALDIRAKO GUNEA LAIDAN_laburpen panela

Planoa kalitate hobean lotura honetan aurki dezakezue: http://www.megaupload.com/?d=ZXUF288F