viernes, 7 de enero de 2011

2.6. MURUETA_barruko elementuen egitura

Esan bezala, estalki erraldoien azpian 2. mailako egitura bat joango da programaren eskakizunak asetuz.
Egitura hau planteatzerako orduan antzeko eraikuntza sistema erabili dugu: elkarrekin lotzen diren piezek.
Honela, egitura guztia eraikitzeko (bai kanpokoa, bai barrukoa) ez dugu ez hiltzerik ez kolarik erabiliko.

Piezak zurezko taulak izango dira, eta bi hilaretan kokatuko dira. Honela, bi hilara hauen tartean isolamendua sartu ahalko dugu. Bi lerro hauek lotzeko tarteko zurak erabiliko dira, eta estalkira iristean pieza hauen luzaketaren bidez habexkak lortuko ditugu.

2.5. MURUETA_oinaren planteamendu orokorra

Eraikuntza sistema finkatu eta gero, hori nola antolatu izan zen hurrengo pausoa. Pieza hoien bidez montatuko diren estalki erraldoiak proposatzen dira. Eta hoien azpian programak beharko duen guztia sartuko da.
Hona hemen antolaketarako erabili ditugun estalkiaren 4 aldaerak:

Guzti hau oinean antolatzeko piezen bidez osaturiko arkuaren neurria (7,73m) hartu dugu oinarri gisa. Beraz, lursaila neurri hortako moduluetan banatu dugu eta komeni zitzaigun norantza eta neurriekin antolatu dugu planta eredua.
 Hona hemen altxaera