viernes, 20 de mayo de 2011

4.3. BALDATIKA_azken entrega

A.PROGRAMA
Baldatika auzoaren garapenerako, gure proposamena antzinako zentral elektrikoaren berreskuratzean oinarritzen da funtsean. Zentral hau martxan jartzeko auzokideen ELKARLANA planteatzen da.

 Honek suposatuko lituzkeen abantailak eta ondorioak izango dira gure proiektuaren xedea:

- Alde batetik, bizimodu aldaketa: auzokideek elektrizitatea doan izango dute egindako lanaren truke eta heuren arteko harremanak sendotzea lortuko da, auzoari izaera dinamikoago bat emanez.

- Eta bestetik, aldaketa fisikoa: Baldatikak eskeinitako aukera berriei esker, lanpostu eta etxebizitza berriak agertuko dira auzoaren inguruan. Guk garapen bilakaera hau Oleta auzoaren inguruan ere proposatzen dugu, zentral elektrikoarekin, garai bateko auzoen arteko harremanak eta komunikabideak ere indartu nahi ditugulako. 
 B.PLANTEAMENDU OROKORRA
Auzoaren garapen bilakaera planteatuta dugularik, egoera berriak izango lituzkeen beharrak aztertzeari ekin diogu.


   EGOERA BERRIA       BEHARRAK                 ERANTZUNA


  ·Lankidetza        ·Biltzeko espazioa       ·Espazio publikoa
                                              (plaza/frontoi/putzua)
                                              ·Elkartea
                                              ·Bilera aretoa
  
  ·Zentral           ·Langile gehiago         ·Aterpetxea
   hidroelektrikoa   ·Komunikazioen hobetzea  ·Errepide 
                                               moldaketa


  ·Biztanle gehiago  ·Etxebizitza gehiago     ·Eraikin berriak
                     ·Zerbitzu berriak        ·Denda
                                              ·Mediku/albaitari
                                               kontsulta
                                              ·Haurtzaindegi/
                                               ludoteka 


C.ESPAZIO PUBLIKOA
Baldatika auzoguneak badu jada espazio publiko nagusi bat, egungo elizatxoaren alboan kokatzen dena; baina ez du erantzun egokia ematen: egungo elkartea Foruako biztanleek erabiltzen dute gehienbat, eta eliza eta plazako baserria egoera kaxkarrean daude.

Gure proiektua, Baldatika auzoaren osotasunean (Oleta eta zentrala ere barnean hartuz) planteatzen bada ere, gune zentral honen garapenean sakondu dugu gehiago. Egungo egoeratik abiatuz, lehen aipaturiko eskaera berriei erantzun egokia emateko beharrezko akzioak burutuz:

Modu honetan, espazio publiko zabalagoa lortzeaz gain, maila ezberdinetan banatzea proposatzen da espazio eta sentsazio ezberdinak sortuz. 


 UR PUTZUA
Zentral hidroelektrikoak beharko duen ur depositoa Baldatikan kokatzen denez, beste erabilera bat ematea eta espazio publikoan txertatzea proposatzen da. Udarako egun beroetan freskatzeko balioko duen ur putzua planteatzen dugu, inguruan etzateko belardiak eta oinezkoentzako zurezko pasarelak ipiniaz.
 FRONTOIA
Gaur egun elizarekin dagoen kota aldaketa nahiko handia denez, eustorma lanak egingo dituen frontoi txiki bat proposatzen da. Honek, plazari amaiera emango dio batetik, eta elizaren alboan espazio erabilgarri berri bat sortzen da. Frontoiaren irisgarritasuna bi modutara bermatzen da; ur putzuaren kota beretik eta plaza nagusitik jeisten diren gradetatik.
BEGIRALEKUAK
Ez dugu plaza itxi bat planteatu nahi izan, Baldatikatik ikusten diren bistak paregabeak iruditzen zaizkigulako. Gainera, plaza nagusiak, zein azpimailako espazioak hegoalderantz orientatuak daude.

OIN ETA SEKZIO OROKORRAK
D.ERAIKINAK
Baldatikako gune zentral honetan kokatzen diren bi eraikinen berreskuratzea eta berrerabiltzea proposatzen da, auzo berriaren beharrei erantzuna emateko. Alde batetik, plazari fatxada ematen dion baserri handia berritzea erabaki da, barnean, gure programa antolatuz. Eta bestetik, elizari sabaia kendu eta hegoaldeko fatxadan anpliazio bat egiten diogu, barnean aterpetxea sartu ahal izateko.


BASERRIA-HERRIKO ETXEA
Baserriaren jatorrizko itxurara bueltatzea izan da lehenengo helburua, beraz, aurrealdean eta albo batean zeuzkan gehigarriak kendu dizkiogu. 
Plazara ematen duen sarrera nagusiaz gain, ipar-ekialdeko fatxadan bigarren sarrera bat proposatzen dugu, goiko solairura sartzeko, teilatu pixkat altxatuaz.

ELIZA-ATERPETXEA
Harrizko kargahormak mantendu ditugu, baina teilatua zertxobait altxa diogu, albo baterantz luzatuz eraikinaren handitzea ahalbidetzeko. 

Eraikin zaharraren barnean, aterpetxearen espazio amankomunak planteatu dira, eta eranskinean, aldiz, logelak eta komunak. Horrez gain, espazioari aberastasun handiago emateko, bi altueratako espazioa sortu da, goiko solairura ere igotzeko aukerarekin.
 
Bestalde, argiztapenari ere ahalik eta etekin handiena ateratzen saiatu gara, alboko eta sabaiko leihoak jarriaz.

 E.IRUDIAK

F.A1 PANELAK

 

miércoles, 20 de abril de 2011

4.2. BALDATIKA_auzoaren garapen prozesua

Aurretik planteatutako programari begirada bat botata, gure proiektua zentral hidroelektrikoa eta honek ekarriko dituen aldaketen bidez auzokideen harremanak estutzean zentratu dugu.
Horrela, planteatzen dena zentrala berreskuratzea eta martxan jartzea da. Ideia auzo horretara bizitzen doazenak elektrizitatea debalde edukitzea da, astean behin zentralaren ardura hartzearen truke. 

  Zentrala ez da Baldatika auzoan bertan kokatzen, erreka ondoan baizik, auzotik 150 m-ko desnibela dagoelarik. Auzoan bertan kokatzen dena ur jauzia da, aurrerago komentatuko dugun moduan, beste erabilera bat gehituko dogunari, eta hemetik diametro handiko tutu bat jaitsiko da zentraleko turbinaraino eta bertako generadore eta transformadoreen bitartez elektrizitatea sortuko da. Sortutako elektrizitatea ur saltotik zentralerainoko altuera eta ur emariaren araberakoa izango da. Auzo txikia izanik elektrizitate nahikoa sortuko da bertako guztien beharrak asetzeko.
 
  Ur saltoa, auzoan, 1 metro altuerako paretaz inguratutako zulo baten moduan ikusten da eta gaur egun elkartea denaren ondoan kokatzen da. Elkarteak, elizak eta erdi erorita dagoen baserri batek plaza moduko bat osatzen dute kotxeak aparkatzeko erabiltzen dena. Gure intentzioa gune hau auzokideen batzeko tokia izatea da eta honen ondorioz haien harremanak indartzea.

  Depositu honen kokalekua dela eta, eraberritzearekin batera erabilera bat ematea ere pentsatu dugu. Udaran, igerileku funtzioa emango zaio, ur saltoaren eta igerilekuaren zatiak behar bezala bananduz, ur-saltoaren presioak jendea ez kaltetzeko. Bestalde, neguan ere, inguruko berdegune eta espazio egokituak erabili ahalko dituzte.
  Horrez gain, bertan kokatzen diren eraikinak ere aztertu dira eta haien balioa erabaki da. Elkartea, antzinako eskola bat da, gaur egun kanpoko jendeak bakarrik erabiltzen duena eta auzoari ezer ez eskeintzen diona. Ondorioz, hau botatzea erabaki dugu eta horrela plaza zabaldu hegoalderuntz, bista paregabeak lortuz.
  Elizari dagokionez, oso egoera kaxkarrean aurkitzen da, egun ezin daiteke barrura sartu erortzear dagoelako. Gure ideia hau hustea eta berrikuntza bat eginez beste erabilpen bat ematea da. Kasu honetan, auzora familia gehiago joango direnez eta honek umeak ekarriko dituenez, haurtzaindegi bat proposatu da.


 Plazan kokatzen den baserrian ere berriztapena proposatu da. Erdi erorita dagoelarik egitura berria jorratu beharko da  eta plazari hobeto egokitzeko denborarekin atzikitako gehigarriak ezabatuko dira. Bertan, HERRIKO ETXEA planteatzen dugu. Bere gain, elkartea, bilera aretoa, mediku kontsulta, eta bestelako erabilera amankomunak hartuko ditu.



  Tratatu beharreko beste puntu garrantzitsu bat plazaraino ailegatzen den bidea da, zentrala, beheko Olabe auzoa eta Baldatika lotzen dituena.  Bi auzoen arteko garai bateko erlazioa berreskuratzea da helburua. Plazatik, autoak igaro ahalko dira, baina ez da lurzoruan bide tramarik agertuko; plaza errepideari gailenduko baitzaio.


Plaza edo eremu publikoaren inguruko kota aldaketa aprobetxagarria izateko, bi nibel ezberdinetan planteatu da espazioa, 3 m-ko aldaketa dagoelarik. Elizaren alboan, frontoi txiki bat jarri da, eustorma funtzioa izango duena eta aldi berean, haurreskola aurrean gune bat sortuko duena. Plaza nagusia eta frontoiaren lotura, eskailera eta grada bitartez egin da. Grada hauek frontoira emateaz gain, hegoaldeko orientazioa dute.
 

Kota ezberdintasuna aprobetxatuz, espazio nagusiaren azpikaldean gune estali bat ere proposatu da, Euskal Herria oso toki euritsua izanik, eguraldi txarra egiten duen egunetan ere jendeak biltzeko aukera izan dezan. Gainera beheko begiralekuarekin harreman zuzena dauka.



lunes, 11 de abril de 2011

4.1. BALDATIKA_hasierako analisia

 Baldatikan egin beharreko proiektua egin ahal izateko aldez aurreko azterketa baten beharra dago, bertan pasa egin diren gauzak, baserrien eta jendearen garapena, gaur egun dagoen egoerara ailegatzeko izan diren gertakariak...

Bertara bigarren aldiz joan ginenean, auzoaren inguruko datu gehiago edukitzeko asmoarekin, bertako jendearekin hitzegitea erabaki genuen, bi etxe desberdinetako jabeekin aritu ginen eta hainbat datu berri eman zizkiguten, geroago gure proiektuaren antolamendua garatzeko baliagarriak izan daitezkeenak.


Kontatu ziguen dena idazten bagenuen, gauzak ahazteko arriskua dagoenez, erabaki genuen bideoan gabratzea,beraz hemen agertzen den bideo honetan ikusiko dituzue Baldatika auzoaren datu interesgarrietako asko.
Behin lekuan egonda, bakoitzaren ikuspuntuak, jendearen istorioak etabarrekoak jasota, azterketa bat egin eta ondorioak ateratzeko garaia da. 
Baldatika betidanik mendian kokatu izan den auzoa izan da, baserriz osaturik, bakoitzak bere animaliekin, bakoitzak bere landalurrekin.... baino nahiz eta bakoitzak bere propietateak eduki ,auzolanek garrantzi handia hartzen zuten, hau da, bakoitzak bere lurrak lantzen zituen arren, laguntza beharrezkoa zen uneetan bizilagunak beti prest zeuden euren artean laguntzeko.
Gaur egun ordea, bertara joan diren bizilagunak, bertan euren etxe berria eraiki eta ingurukoekin harremanik ez daukate, euren lana daukate hirian eta ondoko etxekoek ez zaizkie axola, lehen zegoen harreman estu hori galdu egin da urteetan zehar.

Ondorio horretara heltzeko, bi azterketa bide hartu ditugu, batetik herriaren garapena (zer gertatu den, baserriak nola garatu diren, orain dela aspaldiko egoera...) eta bestetik, baserriaren eta gaur egun, landalur eremu hauetan, egiten diren etxebizitza berrien arteko ezberdintasunak.
  
 Azterketa hauen ondorio nagusia, lehen aipaturikoa da, lehen zegoen jarrera, harremana edukitzeko bizilagunekin gaur egun ez da sortzen horrelako auzoetan, biztanle berriek euren bizitza daukate ingurukoari erreparatu gabe; gure ustetan egoera hau ez zen eman beharko, leku hauetan sortzen zen giroa gauza oso interesgarria baitzen, beraz helburu argi horrekin BERTAKO ANTZINAKO HARREMAN ETA ELKARBIZITZA GIROA BERRESKURATZEA ETA BERMATZEA, gure proposamena egiten dugu.

Bi erabaki edo proposamen mota gauzatu nahi ditugu, batetik, 

_era fisikoan herria garatzerakoan bertan eraikinak kokatzeko arau minimo batzuk ezartzea 

eta bestalde, 

_zentral elektriko eta ogia egitearekin loturik dauden ekintzak, batetik jendea erakartzeko baino baita ere, bertara doan jendea auzuneko giro ona bermatzeko konpromezua har dezan.

AUZUNEAREN ERAIKINEN KOKATZEAREN ARAUTZEA  
 gaur egun egiten ari diren etxebizitzek euren partzelen erdian kokatzen dira eta normalean sarrerak ez daude espazio ireki amankomun batera begira jartzen, ezta kale nagusiaren kotan jartzen ere, beraz hurrengo urteetan egingo diren eraikinak honako baldintzak bete beharko dituzte:
                · sarrera kale nagusiarei begira jarriko da eta harreman zuzena eduki beharko du honekin.
                · ezin izango da inolako hesirik jarriko

ZENTRAL ELEKTRIKO ZAHARRA BERRESKURATU 
ibai ondoan kokatzen zen zentral elektrikoa berregin eta horrela auzo guztiarentzako doako elektrizitatea lortuko dugu, auzolagunen artean zentrala kontrolatzearen truke.

OGIA EGITEKO KOOPERATIBA TXIKI BAT  
egun berezietan soilik ogia antzinako labeetan egiteko ohitura daukate Baldatikan, hori dela eta bizilagunen arteko harreman hori bermatzeko, ogia egiteko kooperatiba txiki baten sortzea proposatzen dugu, denon artean (batek garia, besteak egurra labeantzako, banatzeko furgoneta, Gernikako azokan saltzeko...) eskala txikian hasita, handitu daitekeen kooperatiba proposatzen dugu.

Orain arte esandako guztiarekin, kontuan hartuta dauden elementua eta beharko direnak, hemendik aurrera ideaia hauek landuz gure proiektua jorratuko dugu.
 

sábado, 5 de marzo de 2011

3.3. EREÑOKO HARROBIA_laburpen panela

3.2. EREÑOKO HARROBIA_prozesu osoa

LEKURATZEA

Harrobia berriro bisitatu eta gero tokiaz gehien gustatu zitzaidan ezaugarria bere edertasun propioa izan zen. Nire ustez, edertasun horren gakoa tokiaren lasaitasun ikaragarria da.

Hortaz, ezaugarri preziatu hau mantentzen saiatzea izango da nire erronka. Horretarako, ezinbestekoa iduritzen zait interbentzioa minimoa izatea.

Baina, badugu guztiz kontrakoa den baldintza: masifikazioa.

Nire helburua harrobiaren izaera mantentzea denez, gune jakin batzuek babestera joko dut. Hau da, jendetzari bideraturiko espazioa mugatzea.
  
Hala ere, bien arteko nolabaiteko elkarbizitza bat ahalbidetzea nahiko nuke, batak besteari laguntzea.

PUNTU LASAIAK DETEKTATU ETA BERRIAK SORTU

 Hasiera batetik imaginatzen nuen nere burua bakar bakarrik gune horietako batean irakurtzen, ortzimugari begira, pentsatzen… Eta buruari buelta asko eman ondoren isolamendu kapsula moduko batzuk proposatzea erabaki dut.

Hala, ere kapsula hauek funtzio zehatz bat izanen dute, AIRE LIBREKO LIBURUTEGIARI ZERBITZU egingo diote.

Alboko eskeman ageri den bezala bi modulo mota proposatzen ditut:

Egunerokotasunean pentsatzen:


Lokalizaturiko puntu horietan plataforma plataforma txiki bat kokatuko da, ondoren etorriko den elementuren oinarri izatera bideratua dagoean.

Hauen gainean, altzari tolesgarri bat proposatzen dut, oso arina izango dena eta erraz montatuko dena.

Altzari hauek biltegi txiki batean egongo dira. Honela, bisitariak altzaria hartu, gustoko liburua hartu, eta nahi duen plataformara joan daiteke.

Honela, jendea dagoenean haroobia bizirik egongo da, eta bestela ez. Nolabait, erabiltzaileak ematen dio bizia tokiari.

Jende aglomerazio dagoenean zer?


Bigarren modulo mota ere, egunerokotasunari begira dago bideratua nagusiki, baina egun masifikatuetan bere funtzioa edukiko dute.

Modulo hauek guztiz aurrefabrikatuak izango dira. Hau da, gruarekin hartu eta bere tokian uzteko prestatuak. Honela, egun jendetsuetan hauen beharra badago tokiz erraz mugitu daitezke.

Hori dela eta, puntu hauek aukeratzerako orduan garabi batek dauzkan mugetan pentsatu dut: adb. ezin dela edozein tokira joan. Honen ondorioz, puntu berezi hauek plataforma nagusiaren ondoan daudenak izango dira.



NOLA BABESTU PUNTU HORIEK?

Hasierako helburuari jarraiki, aukeraturiko puntu lasai horiek jendetztik babestea izango da hurrengo pasua.

Hau bideen jerarkizazioari esker lortu nahi izan dut:

1)    Plataforma nagusietara iristeko bideak zabalak eta erosoak izango dira. Honela, jende asko dagoenean mugitzeko sare egokitu bat izango du eskura.

2) Hurrengo bide maila, egunerokotasunean erabiltzeko pentsatua dago. Bide sare nagusitik pixka bat aldenduta egongo da eta landarediaren laguntzari esker ezkutuan egongo da. Horretaz gain estua izango da eta lur mailatik pixka bat igota egongo da. Honela, ez da jende askoren pasoa ahalbidetzen.

3)Azken bide maila ere egunerokotasunean erabiltzeko izango da, baina are prinbatuagoa izango da. Aurreko bide mailatik pixka bat aldendua egongo da, eta lurraren gainean kokaturiko harri lausaz osatuko da. Bide hauetako bakoitzak puntu lasai batera eramaten gaitu.



 MASIFIKAZIO EGUNETAN

Aurreko ideiarekin jarraituz, oraindik gehio mugatuko ditugu aglomerazio egunetan jendea egoteko guneak.

Hau egiteko aktora-ikusle erlazioarekin jokatzea erabaki dut. Horretarako, eszenatokiaren kokapena gune zehatz batzuetara mugatuko dut, eta ikusleek, eszenatokiaren arabera toki bat edo beste hartuko dute aktuazioaz gozatzeko.


sistema:

Horretarako hormetan anklai batzuk jarriko ditut eszenarioaren muntaia ahal bidetzeko. Anklai horietatik egitura bat eskegiko dut harrizko plataformak dauden kotetan lurzoru horizontal handiago bat lortzeko.
Horretaz gain, jende askorentzat prestatutako zonalde batek segurtasun minimoa eskeini behar du.
Horretarako barandilla sistema bat jarriko da beharrezkoa den puntuetan, hau da, altuera handiko tokietan.

sistema:

Baina, ez dut nahi barandilla hauek finkoak izatea. Izan ere, eszenatokia jarriko dugun horma batean, traba egiten digu. Horretarako jarri eta kentzeko sistema erra bat erabiltzea erabaki dut
Hona hemen eszenatoki eta barandillen kokapenaren eskema:

GUZTI HONEN EMAITZA

Eguneroko erabileran aire libreko liburutegi gisa funtzionatuko du gehienbat. Baina beste erabilera batzuk ere onartuko ditu, beti ere, bertako izaera baketsua errespetatuz.

Irakurleri askatasun maximoa eskeintzea izan da nire helburua, baina arrobiari kalte handiergirik egin gabe. Hortaz, irakurketa ountu finko batzuk proposatu ditut. Irudian ageri diren puntu berdeak plataforma sil batzuk izango dira, eta bertara joateako biltegietako altzariak eraman behar dira lehen aipatu bezala. Laranjaz ageri diren puntuak aldiz, modulo finkoak izango dira, masifikazio egunetan soilik mugituko direnak.

Beraz, erabiltzailea harrobira iristean, egingo duen lehenego gauza altzari mugikorra hartzea izango da. Gero ibilbidean zehar sakabanatuta dauden liburu bilteietako bateyik gustoko liburua hartuko du. Eta azkinik, gustokoenduen tokira joango da pakete guztiarekin. Bertara iritsi, dena montatu, eta disfrutatzeko prest!

Aipatu beharrekoa da, bertako 3 eraikin erabili ditudala zerbitzu minimo batzuk eskaintzeko. Urdinez markatu duten eraikinean komun lehorrak kokatuko dira. Hauei esker lortutako abonoarekin landaredia haztea nahi duten lurrak aberastuko ditugu. Eta, moraz margotu ditudan eraikinak biltegiak izango dira. Bertan godeko dira, bai altzari mugikorrak, eta bai eszenatokiarentzat beharrezkoak diren gauzak.

masifinazioa datorrenean zer?

Egun jendetsuetan, eszenatokiaren kokalekua artistak erabakiko du, baina muga batzuen barnean (harrobia errespetatzeko asmoz). Behar izanez gero, laranjaz markaturiko moduloak garabi baten bidez nahi den tokira mugituko dira (gruak mugatuko du mugikortasuna).