miércoles, 20 de abril de 2011

4.2. BALDATIKA_auzoaren garapen prozesua

Aurretik planteatutako programari begirada bat botata, gure proiektua zentral hidroelektrikoa eta honek ekarriko dituen aldaketen bidez auzokideen harremanak estutzean zentratu dugu.
Horrela, planteatzen dena zentrala berreskuratzea eta martxan jartzea da. Ideia auzo horretara bizitzen doazenak elektrizitatea debalde edukitzea da, astean behin zentralaren ardura hartzearen truke. 

  Zentrala ez da Baldatika auzoan bertan kokatzen, erreka ondoan baizik, auzotik 150 m-ko desnibela dagoelarik. Auzoan bertan kokatzen dena ur jauzia da, aurrerago komentatuko dugun moduan, beste erabilera bat gehituko dogunari, eta hemetik diametro handiko tutu bat jaitsiko da zentraleko turbinaraino eta bertako generadore eta transformadoreen bitartez elektrizitatea sortuko da. Sortutako elektrizitatea ur saltotik zentralerainoko altuera eta ur emariaren araberakoa izango da. Auzo txikia izanik elektrizitate nahikoa sortuko da bertako guztien beharrak asetzeko.
 
  Ur saltoa, auzoan, 1 metro altuerako paretaz inguratutako zulo baten moduan ikusten da eta gaur egun elkartea denaren ondoan kokatzen da. Elkarteak, elizak eta erdi erorita dagoen baserri batek plaza moduko bat osatzen dute kotxeak aparkatzeko erabiltzen dena. Gure intentzioa gune hau auzokideen batzeko tokia izatea da eta honen ondorioz haien harremanak indartzea.

  Depositu honen kokalekua dela eta, eraberritzearekin batera erabilera bat ematea ere pentsatu dugu. Udaran, igerileku funtzioa emango zaio, ur saltoaren eta igerilekuaren zatiak behar bezala bananduz, ur-saltoaren presioak jendea ez kaltetzeko. Bestalde, neguan ere, inguruko berdegune eta espazio egokituak erabili ahalko dituzte.
  Horrez gain, bertan kokatzen diren eraikinak ere aztertu dira eta haien balioa erabaki da. Elkartea, antzinako eskola bat da, gaur egun kanpoko jendeak bakarrik erabiltzen duena eta auzoari ezer ez eskeintzen diona. Ondorioz, hau botatzea erabaki dugu eta horrela plaza zabaldu hegoalderuntz, bista paregabeak lortuz.
  Elizari dagokionez, oso egoera kaxkarrean aurkitzen da, egun ezin daiteke barrura sartu erortzear dagoelako. Gure ideia hau hustea eta berrikuntza bat eginez beste erabilpen bat ematea da. Kasu honetan, auzora familia gehiago joango direnez eta honek umeak ekarriko dituenez, haurtzaindegi bat proposatu da.


 Plazan kokatzen den baserrian ere berriztapena proposatu da. Erdi erorita dagoelarik egitura berria jorratu beharko da  eta plazari hobeto egokitzeko denborarekin atzikitako gehigarriak ezabatuko dira. Bertan, HERRIKO ETXEA planteatzen dugu. Bere gain, elkartea, bilera aretoa, mediku kontsulta, eta bestelako erabilera amankomunak hartuko ditu.



  Tratatu beharreko beste puntu garrantzitsu bat plazaraino ailegatzen den bidea da, zentrala, beheko Olabe auzoa eta Baldatika lotzen dituena.  Bi auzoen arteko garai bateko erlazioa berreskuratzea da helburua. Plazatik, autoak igaro ahalko dira, baina ez da lurzoruan bide tramarik agertuko; plaza errepideari gailenduko baitzaio.


Plaza edo eremu publikoaren inguruko kota aldaketa aprobetxagarria izateko, bi nibel ezberdinetan planteatu da espazioa, 3 m-ko aldaketa dagoelarik. Elizaren alboan, frontoi txiki bat jarri da, eustorma funtzioa izango duena eta aldi berean, haurreskola aurrean gune bat sortuko duena. Plaza nagusia eta frontoiaren lotura, eskailera eta grada bitartez egin da. Grada hauek frontoira emateaz gain, hegoaldeko orientazioa dute.
 

Kota ezberdintasuna aprobetxatuz, espazio nagusiaren azpikaldean gune estali bat ere proposatu da, Euskal Herria oso toki euritsua izanik, eguraldi txarra egiten duen egunetan ere jendeak biltzeko aukera izan dezan. Gainera beheko begiralekuarekin harreman zuzena dauka.



No hay comentarios:

Publicar un comentario