Erakusketan Agnes Denesen argazkiak ikusi ditudanean atentzioa deitu didate. Bere artelana probokazioan oinarritzen zela iduritu zait hasiera batean, eta argazkiak muntaia bat zirela. Baina, erakusketako azalpen orria irakurrita bere obraren zentzua ulertu dut, eta arras erakargarria iduritu zait. Hortaz, bereari buruz, eta batez ere, erakusketan ikusgai dagoen argazki bati buruz arituko naiz ondorengo lerroetan.
Artista honen lanak ekologia, kultura eta gizarte arloko gaiak lantzen ditu. Denesek ez du artelan soil bat egin nahi, baizik eta, gizartearengan gogoeta bat sortu nahi du. Horretaz gain, aipatu beharra dago, helburu hori lortzeko gehienetan aire libreko proiektuak egiten dituela, eta askotan eskala erraldoiekoak.
Wheatfield-A Confrontation_Manhattan
Erakusketan bere obraren argazki batzuk ageri dira landa eta hiriaren arteko kontrastea bistan utziz. Dirudienez, 1982. urtean, Arte Publikoko Funtsak Wheatfield-A Confrontation (Gari-Zelaia-Norgehiagoka) sortzeko eskaria egin zion Agnes Denesi. Honi erantzunez, ingurumen proiektu handi bat gauzatu zuen artistak: Manhattango etxeorratzen tartean hektarea bateko gari zelai bat landatu zuen, 4 hilabeteren buruan uzta biluko zuelarik. Honen inguruan hau da Agnes Denesek dioena: 'Eskultura publiko bat egin beharrean gari zelai bat landatzea erabaki konsziente bat izan zen. Giza baloreen egoera kaxkarraren eta egungo prioritateen gaizki egokitzearen inguruan atentzioa deitzeko beharra sentitu nuen. Jendeak bere lehentasunetan pentsatzera bultzatzeko ideiarekin egin nuen'.
No hay comentarios:
Publicar un comentario