lunes, 20 de diciembre de 2010
2.3.MURUETA_hasierako planteamendua
Behin eraikuntza sistema aukeratuta, Muruetako lur eremuaren azterketan eta eraikinaren garapenean zentratu gara.
1) Eremuko oztopo eta baliabide geografikoak aztertu ditugu
proposamena:
2) Gure eraikinen kokapena eremuko drenai sistemarekin uztartzea erabaki dugu:
3) Estalki kurboak forma ezberdinak hartu ditzake, ebaketan zein plantan
4) Forma kurbo honen azpian bigarren modulazio bat agertuko da barne banaketak antolatzeko

2.2. MURUETA_eraikuntza sistema
Programa finkatu bezain laster, ERAIKUNTZA SISTEMA desberdinak bilatzen hasi ginen interneten. Hasieran, egitura arinak genituen buruan, baina, txikitako jokoak gogoratu eta umeentzako eraikuntza jostailuak begiratzen hasi ginen. Gure harridurarako uste baino gehiago eta interesgarriagoak daude:
Dado Cube
Tomtect
Lupo/SuperLupo
MuroPixel
Azken eredu hau interesgarria iduritu zitzaigunez (montatzeko eta garraiatzeko erreaztasunagatik, batez ere), kartoi pusketekin probak egiten hasi ginen.
Hasieran pieza bakar bat geneukan:
Pieza honekin lortzen genuen estalkia ez zen erabat egokia; euri urak ez igarotzeko, erabat itxia izan behar baitu estalkia. Beraz, beste soluzio baten bila hasi ginen.
Hona hemen 2. pieza:
Aurreko pieza zertxobait luzatuz, haien artean geratzen ziren hutsuneak betetzea lortu genuen. Baina oraindik beste arazo bat geneukan: pieza ortogonalak izanik, ez dute kurbaturarik onartzen.
Beraz, 3. piezaren helburua malgutasun puntu hori lortzea da:
Hirugarren saiakera honekin arazoa konpondu dugunez, hiru pieza hauen konbinaketa eta deribazio ezberdinekin eraikiko ditugu gure programak behar dituen estalkiak.

domingo, 19 de diciembre de 2010
sábado, 11 de diciembre de 2010
2.1 MURUETA_programa
Kurtsoko bigarren proiekturako programa garatzeko Urdaibai osoan dauden eta izan diren jarduera ekonomikoak aztertu ditugu. Atentzioa deitu digu, hain gertu dauden tokietan, hain ekintza desberdinak burutu izanak (arrantza, mariskeoa, nekazaritza, basogintza, mehatzaritza....). Hala ere, denek daukate naturarekin harreman oso zuzena.
Kostaldean (Bermeon) batez ere arrantzatik bizi izan da jendea urteetan zehar. Barnaldean (Gernikan), aldiz, nekazaritza jorratu da gehien bat. Hori dela eta, gure proposamena bien uztarketa egitea da. Honen bidez, bata bestearengandik baliatuko da ,eta alderantziz.
Hori lortzeko koperatiba bat sortuko dugu. Gainera arrantza eta nekazaritza lantzeaz gain, kanalako ostrera berreskuratzea proposatzen dugu.
Beraz, teilategiko eremuan honako fisikoki gauzatuko den honako programa proposatzen dugu:
Merkatua
Merkatu honetan koperatibako kideek lorturiko produktuak salduko dira noizean behin. Honela, koperatibaren diu sarrera bermatuko litzateke. Horretaz gain, produktu hauek inguruko jatetxeetara banatuko dira. Honen bidez, bertakoak diren elikagai osasuntsu eta freskoak eskeini ahalko dituzte, beraien negoziorako onura gisa.
Hori lortzeko koperatiba bat sortuko dugu. Gainera arrantza eta nekazaritza lantzeaz gain, kanalako ostrera berreskuratzea proposatzen dugu.
Beraz, teilategiko eremuan honako fisikoki gauzatuko den honako programa proposatzen dugu:
Bioeraikuntzako eskola tailerra
Eskola hontako ikasleak inguruko baserriak, ontziak, eta ostrerako egiturak eraikitzeaz eta konpontzeaz arduratuko dira. Baserriak ez dira betiko izaera berreskuratzeko helburuarekin konponduko, baizik eta, erabilera berria emango zaie. Gure asmoa, baserri hoiek faktoria gisa, koperatibako egoitza gisa, biltegu gisa... erabiltzea da.Merkatu honetan koperatibako kideek lorturiko produktuak salduko dira noizean behin. Honela, koperatibaren diu sarrera bermatuko litzateke. Horretaz gain, produktu hauek inguruko jatetxeetara banatuko dira. Honen bidez, bertakoak diren elikagai osasuntsu eta freskoak eskeini ahalko dituzte, beraien negoziorako onura gisa.
Jantokia
Jantoki moduko bat proposatzen da, aire libreko 'merendero' baten gisara. Honela, merkatuan erositako elikagaiak bertan sukaltu ahalko ditu jendeak; eta noski, bertan jan. Honela merkatu egun polit bat pasatzeko aukera dago. Jantoki hau ere, astean behin irekiko litzateke, merkatuarekin batera.Beraz, produkzioaren zirkuloa guztiz itxiko genuke:
produkzioa_______produktua merkaturatzea_______kontsumoa
Onurak:
koperatibako kideei
_lanpostua
_sozializatzea
koperatibako kide ez direnei
_Merkatu egun polit bat pasatzeko aukera: trenez edo txalupaz Muruetako teilatuko merkatura joan, bertako produktuak erosi, eta bertan sukaldatu eta jan.
_Kanpoko produtu berriak erosi beharrean, bertako produktu osasungarri eta freskoa erosteko aukera.
Inguruko jatetxeak
_Bertakoak diren produktuak eskeini ahal izango dituzte beraien menuetan. Gainera, produktu hauek kalitate eta prezio hobeak izango dituzte.
Heziketa
Horretaz gain, kultura honen kontzientziatze lanetan heziketa oso garrantzitsua dela uste dugu. Hortaz, inguruko eskolekin elkarlanean aritzea proposatzen dugu. Beraz, egokia iduritu zaigu noziean behin ikasle multzo txikiak Muruetako teilategiko gunera txangoa egitea. Ibilaldi hauetan, arrantza, mariskeoa, eta nekazaritzarekin zerikusia izango zuten ekintzak burutuko dira, aurrek txiki-txikitatik ofizioa ikasten hasteko. Gainera, eguna ongi bukatzeko bildutako arrain eta fruituak dastatu ahal izango dituzte jantokian.

Suscribirse a:
Entradas (Atom)