3. proiektu hau aurkeztu zigutenean ez nekien ongi nondik hasi. Hortaz, aurreko astean lekura joatea erabaki nuen, ea ze sentsazio eskaintzen zizkidan.
Hasteko, hara joanda konprobatu nuena, kantera bere horretan leku ederra dela da, bere proportzioengatik, materiala, perspektibak, ikuspegiak...
Gero, kanteraren leku desberdinetatik ibili nintzen sentsazio bila. Hasteko beheko zonaldera joan nintzen, eta arras atsegina egin zitzaidan, segurtasun sentsazioagatik. Beste mundu batean zaudela dirudi, kantera barruan zaudem baina ez duzu kantera osoaren dimentsioen ikuspegia, ezkutatuta zaude.
Gero 2 plataforma nagusietan ibili nintzen. Hauek ere, gune atseginak agin zitzaizkiten, baina ez aurreko bezain berezia. Hala ere, daukaten dimentsio handiengatik egokiak izan daitzeke nahi adina ekintzetarako. Baina aioatu beharra dago, bien arteko irisbidea nahiko kaskarra dela, beraz, hobetuu beharreko gauza litzateke.
Ondoren pareta nagusiko eskaloietan barna ibili nintzen, eta ez zitzaidan batere atsegina egin, urduri jartzen zidan erortzeko beldurrak. Baina, aipatzeko da, bertatik modu desberdinean ulertzen dela kantera, oso ongi ikusten baita nola egiten zen harri estrakzioa. Hemen ere, esan beharra dago irisbidea arriskutsua dela. Eta beraz, bertara iritsi nahi bada bideak konpondu egin beharko liratekela.
Eta azkenik, eraikintxoak dauden tontorrera igo nintzen. Leku hau ere arras berezia iduritu zitzaidan guztiaren kontrola daukazulako. Harresi guztiaren perzepzioa duzu eta baita inguruko tokiena.
Beraz, lekurik berezienak niretzat, beheko parte ezkutatua, eta goiko parte irekia dira.
Hemen, lekuaren azterketaren irudi bat:
Lehen esan bezala, lekua iada ederra da dagoen bezala. Hori dela eta proiektu honekin lortu nahi dutena minimoarekin tokia egokitzea da, halalik eta gehien errespetatuz bertan dagoena.
No hay comentarios:
Publicar un comentario