Aste batzuk daramatzagu ia da proiektuarekin lanean eta aurrerapausu batzuk eman ditugu. Hala ere, aunitz dago oraindik erabakitzeko eta sakon lantzeko.
Gure proiektuaren hasierako ideia inpaktu bisuala ahalik eta txikiena izatea izan zen. Horren araberako ebaketa nahiko garatua daukagu, baina oraindik lan aunitz falta zaigu, batez ere espazio publikoa lantzean.
Igerilekuaren asuntoa ere nahiko garbi daukagu, naiz eta oraindik detailetan ez sartu. Zati hau garatzeko itsasorantz atera gara uraren bila, 'Sea Bath' proiektuaren antzera.
Beraz, hemendik aurrera espazio publikoaren antolamenduan aritu beharko gara batez ere, eta baita espazioen arteko komunikazioan ere.
Hemen gure orainartekoaren sintesia:
martes, 19 de octubre de 2010
martes, 12 de octubre de 2010
PROIEKTUARI BEGIRA
Kastrup Sea Bath – White arkitekter AB
Google maps-etik ateratako irudia |
Funtsean itsasoan kokaturiko igerileku zirkular bat da. Bertara iristeko zurezko pasarela zeharkatu behar da, eta igerilekua inguratzen duen material bereko plataformara iristen da. Elementu hau piloteen bidez sostengatzen da, eta xaflez osaturiko itxitura arina dauka. Maila aldaketez baliatuz gune ezberdinak sortzen dira, bai egoteko, bai jolasteko... Kota aldaketa hauetaz baliatuz aldagela batzuk ere txertatzen dira.
Proiektu honetan gehien erakarri gaituena forma da. Borobil horren bidez, haizearekiko babesa eskeintzen duen gune atsegin bat sortzen baita. Horretaz gain, maila aldaketa horrek ikuspegi ezberdinekin jolastea ahalbidetzen du, baita espazio ezberdinen sorrerarekin ere.
Hortaz, Proiektu honen ezaugarriak gure lanean aplikatu nahi ditugu. Hasiera batean planteatu zaigun arazorik esanguratsuena mareen kontuarekin lotuta dago. Izan ere Copenhage itsaso baltikoari begira dago eta horko mareak oso gutxi aldatzen dira, eta hori dela eta funtzionatzen du egitura honek. Gure itsasora egokitzeko erronka daukagu orain, ura bertan gelditzeko modua topatu behar baitugu.
Hemen Sea Bath-i buruzko bideo bat:
Gehiago jakin nahi ezkero:http://www.plataformaarquitectura.cl/2007/04/26/kastrup-sea-bath-white-arkitekter/
sábado, 9 de octubre de 2010
LAIDA vs TRAFIKOA
Taldeka egindako analisia baliagarria egin zait Urdaibai gehiago ezagutzeko, lehendik ez bainuen ezagutzen. Baino, astearteko klaseko aurkezpen publikoak arras interesgarriak iduritu zitzaikidan zertan pentsatu eman baitzidaten, ez bakarrik tokia ulertzeko, baizik eta egin beharreko proiektuan pentsatzeko.
Dagoeneko binakako proiektatze lanetan hasiak gara, eta gu puntu batekin bereziki kezkatuak gaude: Laidako udako trafiko masiboa. Bueltaka ibili gara soluzio posible baten bila baino oraindik ez dugu lortu. Gai honen inguruan aunitz hitzegin zen asteartean, eta hainbat konponbide azaldu ziren. Arras interesgarriak iduritu zitzaizkiten horietako batzuk, hala nola, Laida, Mundaka eta Gernikaren arteko trafiko banatua garraiobide desberdinen bidez lotzea. Uste dut aukera hau eta entzundako besteak arras baliagarriak izango zaizkigula irtebide egokiena lortzeko bidean.

lunes, 4 de octubre de 2010
1. ENTREGA_URDAIBAIKO GURE IKUSPUNTUA
Lan hau egiterako orduan joan den asteleheneko bidaia izan dugu inspirazio iturri. Egun horretako sentsazioak paperean islatzen saiatu gara. Hori egiteko taldekide guztien arteko ikuspuntu amankomunak hartu ditugu oinarritzat.
Batez ere urtaro desberdinetan ematen den jende mugimenduan zentratu gara, gure ustez, horrek nahiko ongi erakusten duelako toki berezi honen funtzionamendua.
Azterketa honek argi erakusten du zein desberdinak diren aurtengo 4 proiektuak egingo ditugun tokiak. Batzuk oso baldintzatuak daude klimarengatik eta jendearengatik (laida, santa katalina). Eta, beste batzuk aldiz, irisgarritasunagatik (tejera, harrobia).
Ondoko plano honetan guzti hori azaltzen saiatu gara:
Horrez gain, 1. ariketara hurbilketa gisa, laidako maketa birtualeko argazkiak ere sartu ditugu planoan.

sábado, 2 de octubre de 2010
HUNDERTWASSER
Duela denbora bat nere amak Hundertwasser artistari buruzko liburua erosi zuen, eta kuriosidadez begirada bat eman nion. Aunitz gustatu zitzaizkiten bere marrazki koloretsuak, eraikinetan egindako obrak, eta batez ere maketa arkitektonikoak. Hauen barnean, ‘oio cortado’ etxearen maketa.
Hundertwasser artista austriarra da, eta ez zuen eragin handia izan ez arkitekturan, ez artean, ez paisaigintzan. Baina, arlo guzti hauei egindako ekarpena magikoa da. Bere obratik gehien interesatu zaidana bere arkitektura berdea da.
Beretzat artea gizakiaren manifestazio irrazionala da, eta hortaz, zientzialariek ez dute artistarik onartzen beraien lan taldean. Hundertwasswer-ek arrazionalismoaren aurrean naturalismoa proposatzen du egungo gizartearen soluzio bakar gisa, non artea ezinbestekoa den.
Hundertwasserrek natura perfektua dela dio, eta ez du ulertzen gizakiak natura hobetzeko duen seta. Natura zaindu eta kontserbatu behar dela dio, ez aldatu. Eredu bezala, zera dio: ‘La regulación de las corrientes de agua solo nos ha causado graves problemas por lo que pagamos un alto precio: reducción del nivel de las aguas superficiales, reducciones en la línea de los bosques de hasta 100 metros…’.
Berak dioenez arkitektura modernoaren akatsik handiena arrazionalismoa da, gure inguruko lerro zuzenen , homogeneotasunaren eta itsustasunaren errudun baita. Hori konpontzeko, aukera naturista defendatzen du, naturarekiko garbitasun etikoaren beharra erakutsiz.
Hori dela eta, arkitekturaren inguruan hainbat proposamen egiten ditu maketen bidez. Bere helburua natura ahalik eta hobekien mantentzea denez, naturari kentzen zaiona berriz bueltatu behar zaiola uste du. Hortan oinarrituta estalki berdeak egin behar direla uste du , esaterako.
Bukaera gisa, bere esaldi bat: “Un pintor sueña con casas y una buena arquitectura, en la cual el hombre sea libre y se haga realidad este sueño”.
Suscribirse a:
Entradas (Atom)