Kastrup Sea Bath – White arkitekter AB
Google maps-etik ateratako irudia |
Funtsean itsasoan kokaturiko igerileku zirkular bat da. Bertara iristeko zurezko pasarela zeharkatu behar da, eta igerilekua inguratzen duen material bereko plataformara iristen da. Elementu hau piloteen bidez sostengatzen da, eta xaflez osaturiko itxitura arina dauka. Maila aldaketez baliatuz gune ezberdinak sortzen dira, bai egoteko, bai jolasteko... Kota aldaketa hauetaz baliatuz aldagela batzuk ere txertatzen dira.
Proiektu honetan gehien erakarri gaituena forma da. Borobil horren bidez, haizearekiko babesa eskeintzen duen gune atsegin bat sortzen baita. Horretaz gain, maila aldaketa horrek ikuspegi ezberdinekin jolastea ahalbidetzen du, baita espazio ezberdinen sorrerarekin ere.
Hortaz, Proiektu honen ezaugarriak gure lanean aplikatu nahi ditugu. Hasiera batean planteatu zaigun arazorik esanguratsuena mareen kontuarekin lotuta dago. Izan ere Copenhage itsaso baltikoari begira dago eta horko mareak oso gutxi aldatzen dira, eta hori dela eta funtzionatzen du egitura honek. Gure itsasora egokitzeko erronka daukagu orain, ura bertan gelditzeko modua topatu behar baitugu.
Hemen Sea Bath-i buruzko bideo bat:
Gehiago jakin nahi ezkero:http://www.plataformaarquitectura.cl/2007/04/26/kastrup-sea-bath-white-arkitekter/
No hay comentarios:
Publicar un comentario