Duela denbora bat nere amak Hundertwasser artistari buruzko liburua erosi zuen, eta kuriosidadez begirada bat eman nion. Aunitz gustatu zitzaizkiten bere marrazki koloretsuak, eraikinetan egindako obrak, eta batez ere maketa arkitektonikoak. Hauen barnean, ‘oio cortado’ etxearen maketa.
Hundertwasser artista austriarra da, eta ez zuen eragin handia izan ez arkitekturan, ez artean, ez paisaigintzan. Baina, arlo guzti hauei egindako ekarpena magikoa da. Bere obratik gehien interesatu zaidana bere arkitektura berdea da.
Beretzat artea gizakiaren manifestazio irrazionala da, eta hortaz, zientzialariek ez dute artistarik onartzen beraien lan taldean. Hundertwasswer-ek arrazionalismoaren aurrean naturalismoa proposatzen du egungo gizartearen soluzio bakar gisa, non artea ezinbestekoa den.
Hundertwasserrek natura perfektua dela dio, eta ez du ulertzen gizakiak natura hobetzeko duen seta. Natura zaindu eta kontserbatu behar dela dio, ez aldatu. Eredu bezala, zera dio: ‘La regulación de las corrientes de agua solo nos ha causado graves problemas por lo que pagamos un alto precio: reducción del nivel de las aguas superficiales, reducciones en la línea de los bosques de hasta 100 metros…’.
Berak dioenez arkitektura modernoaren akatsik handiena arrazionalismoa da, gure inguruko lerro zuzenen , homogeneotasunaren eta itsustasunaren errudun baita. Hori konpontzeko, aukera naturista defendatzen du, naturarekiko garbitasun etikoaren beharra erakutsiz.
Hori dela eta, arkitekturaren inguruan hainbat proposamen egiten ditu maketen bidez. Bere helburua natura ahalik eta hobekien mantentzea denez, naturari kentzen zaiona berriz bueltatu behar zaiola uste du. Hortan oinarrituta estalki berdeak egin behar direla uste du , esaterako.
Bukaera gisa, bere esaldi bat: “Un pintor sueña con casas y una buena arquitectura, en la cual el hombre sea libre y se haga realidad este sueño”.
No hay comentarios:
Publicar un comentario