Taldeka egindako analisia baliagarria egin zait Urdaibai gehiago ezagutzeko, lehendik ez bainuen ezagutzen. Baino, astearteko klaseko aurkezpen publikoak arras interesgarriak iduritu zitzaikidan zertan pentsatu eman baitzidaten, ez bakarrik tokia ulertzeko, baizik eta egin beharreko proiektuan pentsatzeko.
Dagoeneko binakako proiektatze lanetan hasiak gara, eta gu puntu batekin bereziki kezkatuak gaude: Laidako udako trafiko masiboa. Bueltaka ibili gara soluzio posible baten bila baino oraindik ez dugu lortu. Gai honen inguruan aunitz hitzegin zen asteartean, eta hainbat konponbide azaldu ziren. Arras interesgarriak iduritu zitzaizkiten horietako batzuk, hala nola, Laida, Mundaka eta Gernikaren arteko trafiko banatua garraiobide desberdinen bidez lotzea. Uste dut aukera hau eta entzundako besteak arras baliagarriak izango zaizkigula irtebide egokiena lortzeko bidean.
No hay comentarios:
Publicar un comentario